web analytics

05 maiatza 2017

Martxan da bozketa!

Gaur eguerditik hasi eta Maiatzaren 12ko eguerdira bitartean aurtengo ediziora bidalitako bideoak bozkatu ahal izango dituzue gure webgunean. Gogoan izan 500€-ko saria dagoela jokoan, eta astebeteko epe honetan boz gehien jasotzen dituenarentzat izango da.

Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta zorte on guztioi!

0 Comments Segi irakurtzen

04 maiatza 2017

Ahanzturaren haran

04 maiatza 2017

Egin irri

04 maiatza 2017

Hartza zu

04 maiatza 2017

Naturak zoratzen gaitu

04 maiatza 2017

Botilen hilerritik

04 maiatza 2017

Altxa dadila herria

04 maiatza 2017

Ispilua

04 maiatza 2017

Lizombi

04 maiatza 2017

360ko txikiak

04 maiatza 2017

Amen

04 maiatza 2017

Bihar hasiko da bozketa

Jaso ditugu dagoeneko 2017ko Bertsomoviedan aurkeztutako lanak. Eskerrik asko bideoak egiteko lana hartu duzuen guztioi, badakigu denbora asko eskatzen duela eta guztiontzat adina sari ez dugun arren tokatzen zaigu hori aitortzea.

Maiatzaren 5ean eguerditik aurrera bozketa martxan jarriko dugu, eta gogoan izan Maiatzaren 12a dela bozketako azken eguna.

Zorte on guztioi eta onenak irabaz dezala!

0 Comments Segi irakurtzen

14 Mar 2017

Bertsomovieda 2017 – Badator!

Urteak joan, urteak etorri, aurten ere hemen da nazioarteko bertsomovie lehiaketa: bertsomovieda. Zure bertsoklip, irudiz hornitutako bertso sorta, edo besteren baten bertso + irudiekin osatutako edozein bideo aurkez dezakezu… eta baita bururatzen zaizun beste edozein formatutako bideoren bat ere.

Zer den zehazki ez dakizula? Lasai, xinplea da eta: bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematean datza lehiaketa.  Edozein bertsok balio du, nork berea ala besteena, eta sariak mota guztietakoak dira, gazteenentzat bi sari, eta helduentzat beste bi. Horiez gainera, publikoaren sari potolo bat, eta bertso onenak dituen bertsomoviearentzat ere sari berezi bat; guztira 2500€ saritan.

Ez dago inongo mugarik: mundu osora zabaldutako lehiaketa da, edonork har dezake parte, taldeka ala bakarka… gutxienez bertso bat eta bideo bat uztartzea da ezinbesteko baldintza bakarra. Sariak honakoak dira:

Gazteentzat:
300€ bertsomovie onenari
Helduentzat:
1000€ko lehen saria
Guztientzat
500€ko saria botorik gehien biltzen dituen bertsomovieari
200na €ko bi sari, epaimahaiak erabakitako bi aipameni
Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Gozatzeko lehiaketa bat antolatu dugunez, bideoak bertsomovieda.com webgunean ikusgai egongo dira epea ixten denetik, eta gogokoena bozkatzeko aukera ere izango da. Apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, eta maiatzaren 5etik maiatzaren 12ko eguerdiko 12ak arte egongo da bozka emateko aukera zabalik.

Antolakuntzatik parte hartzera animatu nahi dugu mundu guztia. Eta biziki eskertuko dizuegu zuen hedabide eta erakundeetan zabalkundea emanez zuen hondar aletxoa jartzea. Eskerrik asko aldez aurretik.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, elkarrizketaren bat eskaini, edo dena delakorako, jarri lasai gurekin harremanetan, honako bideen bidez:

Eposta: bertsomovieda@gmail.com

Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda

0 Comments Segi irakurtzen

10 Mar 2017

…eta badator seigarrena!

Aurreko edizioen arrakasta ikusi ondoren badator seigarrena ere.

Datozen egunotan izango duzue gure berri, egon azti!

0 Comments Segi irakurtzen
http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta