web analytics

01 Mar 2013

Edurne Zuri

01 Mar 2013

Hiru txerritxoak

21 Ots 2013

Nola parte hartu bertsomoviedan?

15 Ots 2013

Gaua

01 Ots 2013

Armstrongen bertsomoviea

30 Urt 2013

Bertsomoevida 2013. Prentsaurrekoa (bideoa)

30 Urt 2013

Bertsomovieda 2013. Prentsaurrekoa

Otsailaren 1etik martxoaren 13ra bitartean, bakarrik ala taldean, gutxienez zazpi segundoko bertsoren bat ageri den bideo bat egin eta bideoak partekatzeko webguneren batean zintzilikatu. Horra egitekoa. Iazko arrakasta ikusita, Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesarekin, aurten ere Bertsomovieda lehiaketa antolatu du Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak.

Mundu osora zabaldu nahi da parte hartzeko deialdia, hori bai, hiru osagai behar  balekoa izateko: bertsoa+bideoa+euskaraz izatea.

Sariak ere mundialak dira:

Helduen mailan bertsomovierik onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituenak 250 eurokoa. 350 euroko beste aipamen sari bat ere izango da epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomoviearentzat.  Eta aurten, gaztetxoentzako sari bereziarekin dator lehiaketa: 400 euroko saria jasoko du gehienez ere DBHko 4. maila egiten ari d(ir)en bertso eskola nahiz ikastetxe ezberdinetako ikasle(ar)en bertsomovieak.  Eta ez hori bakarrik! Bertsomovieak ikusgai ez ezik, bozkagai ere izango dira gune honetan, ikusleen bozka gehien jasotzen duenak ere 500 euroko saria izango baitu!

Antolakuntzatik parte hartzera animatu nahi dugu mundu guztia. zuen hedabideetan zabalkundea egiten lagunduko diguzuelakoan, eskerrik asko aldez aurretik.

0 Comments Segi irakurtzen

30 Urt 2013

Bertsomovieda 2013

26 Urt 2013

Bagatozela berriz!

16 Api 2012

Epaimahaiaren erabakia

2012ko apirilaren 16an, bertsomovieda! lehiaketako antolatzaileek aukeratutako epaimahaiak oinarrietan adierazitako sariak era honetan banatzea erabaki du:

900 €ko SARI NAGUSIA: Edibana, “Bertso Road Movie” eta “Urpeko Bertsoak” lanei

Epaimahaiak bi lanen kalitate altua eta orijinaltasuna azpimaratu nahi izan ditu, eta elkarren oso lan ezberdinak izanik, azkenean saria erdibana egitea erabaki du (lan bakoitzaren egileei 450na €).

Bertsorik onenak dituen bertsomovie-ari: “Intxaur ondotik intxaurpera” lanari

Sari honekin bideoko hiru bertsoek auzoaren izaera, garai bateko intxaurrondoaren figuratik abiatu eta gaur egungo bilguneetara egoki eta txukun isladatzea saritu nahi izan du epaimahaiak. 300 €ko saria jasoko dute.

Horrez gain, atzo esan genuen bezala, Publikoaren saria “Bertso Road Movie” lanarentzat izan da, 523 bozka jaso ondoren. Lanaren egileek jasoko duten saria, Ataungo Urbitarte Sagardotegian 15 lagunentzat otordua izango da. On dagizuela!

Sari-banaketa Beasaingo Igartza Jauregian izango da, datorren ostiralean, apirilak 20, iluntzeko 19:00etan hasita.

Zorionak sarituei eta gure eskerri beroenak parte hartu duzuen guztioi. Hurrengoan izango da!

0 Comments Segi irakurtzen

15 Api 2012

Bukatu da bozketa!

Bukatu da publikoaren saria erabakiko duen bozketaren epea. Bozka asko eta asko jaso ditugu eta beste ezer baino lehen eskerrak eman nahi dizkizuegu bozketan parte hartu duzuenoi, baita era batean edo bestean sare sozialetan edo bestelako inguruetan bertsomovieda lehiaketa zabaldu duzuenoi ere, eta zer esanik ez lehen edizio honetako 26 bertsomovieak bidali dizkiguzuenoi. Mila esker bene-benetan antolakuntzaren izenean.

Gauzak horrela, Bertso Road Movie izan da bozkatuena 523 bozkarekin. Atzetik izan ditu, hurrenez-hurren Ilunpeko ortzadarra eta Haur lapurtuak. Zorionak guztiei!

450€an baloratutako saria zein izango den bihar emango dugu argitara, gainerako sarituen izenarekin batera eta datorren ostiralean, apirilak 20, Beasaingo Igartza jauregian banatuko dira sariak iluntzeko 19:00etan.

0 Comments Segi irakurtzen

28 Mar 2012

Goierri vs Urola

28 Mar 2012

Markosen txerrixe

27 Mar 2012

Larunbat gaua

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta