web analytics

Oinarriak – 2018

Oinarriak – 2018

  1. Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek…

  2. Adinari eta bizitokiari dagokienez, mugarik ez dago: edonork har dezake parte, bertsomoviean euskarazko bertsoak txertatzen dituen bitartean.

  3. bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.

  4. Bideoak, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segundoko iraupenarekin.

  5. Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango ditu.

  6. Bidaltzeko pausuak:

    • Lehenik, Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) igo bideoa

    • Ondoren, www.bertsomovieda.com webgunean Parte hartu atalean dagoen inprimakia bete:

      • Izen-abizenak (taldea izanez gero, kontaktuko pertsonarenak)

      • Herria

      • Harremanetarako emaila

      • Harremanetarako telefonoa

      • Kategoria:

        • GAZTEAK: DBH 4ra artekoak, DBH 4koak barne

        • HELDUAK: Gainerako guztiak

      • Bideoaren helbidea (aurrez igotako bideoaren interneteko helbidea)

      • bertsomovieko bertsoak idatziz (testu-fitxategi batean)

  7. Sariak:

    • GAZTEAK:

      • LEHEN SARIA: 300 € bertsomovie onenari

    • HELDUAK:

      • LEHEN SARIA: 1000 € bertsomovie onenari

    • SARI OROKORRAK:

      • Ikusleen saria: 500 € www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien jasotzen dituen bertsomovieari

      • Bertsorik onenak: 250 € epaimahaiaren ustez bertso orijinalik onenak dituen bertsomovieari

      • 200 €-ko bi sari gehigarri, bertsomovie zein egile ezberdinei aipamen gisara.

  8. Epeak:

    • Lanak aurkezteko epea: 2018ko Apirilaren 9tik 2018ko Apirilaren 20ra

    • Webgunean bozkatzeko epea: 2018ko Apirilaren 23tik 2018ko Apirilaren 27ra

  9. Epaia eta sari-banaketa: 2018ko Maiatzaren 3an izango da Beasainen, eta sarituen izenak aldez aurretik emango dira jakitera hedabideetan.

  10. Saritutako talde bakoitzak ordezkari bat gutxienez bidali beharko du sari-banaketarako egingo den ekitaldira.

  11. bertsomovieda lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. Antolakuntzak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta zabaltzeko, hala nola beste hedabideetan zabaltzeko ere.

  12. Antolakuntzak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

  13. Antolakuntzak oinarri hauek aldatuko balitu, parte hartzaileei garaiz eta behar bezala jakinaraziko lieke.

Antolatzailea:

Babesleak:

Arrano kultur-elkartea

Beasaingo Udala

ORKLI Koop. Elk.

You must be logged in to post a comment.

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta