web analytics

Gaur osteguna, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza Jauregian izan gara lehiaketa aurkezten. Bertan, Koldo Agirre (Beasaingo alkatea) eta Aitor Larburu (kultura zinegotzia) izan ditugu Beasaingo Udalaren ordezkari, eta Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi antolatzaileen ordezkari moduan.

Poz handia izan da guretzat horrelako lehiaketa berri bat martxan jarri ahal izatea, bertsoak eta irudia uztartuz. Jakingo duzuenez, bertsoa aurkezteko formatu berria da bertsomoviea, bertsoa + irudia. Lagundu ditzakezu bertsoak musikaz, mugimendurik gabeko irudiz, bideoz, offeko ahotsez… emaitza bertsomovieda!rako baliagarri izango da, ziur egon.

Hiru sari daude bertsomovieda!n:

1 Bertsommovie onenari 900€

2 Bertso onenak dauzken bertsomovieari 300€

3 Jendeak gehien bozkatutako bertsomovieari 450€tan baloratutako saria.

Lanak otsailaren 1etik martxoaren 24ra arte aurkeztu ditzakezu. Lehiaketako oinarriak webgune honetan bertan dauzkazu, baina edozein zalantza izanez gero, idatzi bertsomovieda@gmail.com helbidera, eta atsegin handiz saiatuko gara zalantzak argitzen.

Prestatu zure bertsomoviea, gozatu eginez, eta gozarazi!

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta