web analytics

Publikoaren sariaren bozketa bukatu zenetik bi aste pasatu dira eta tartean oporrak ere izan ditugu. Iritsi da, ordea, aurtengo Bertsomoviedako lan sarituen berri emateko unea. Hauxe, epaimahaiak 2013ko martxoaren 27an erabakitakoa:

Gazteen saria: 400 €

BIZITZAREN IKUSPEGIAK (Ane Beloki)

Helduen sari nagusia: 1000 €

9 HILABETE (Beira taldea eta Izaskun Bernedo)

Aipamen berezia: 350 €

BAKARDADEAN EZKUTATURIK (Ander Lizarralde eta Lohitzune Sistiaga)

Bertsorik onenak dituen bertsomoviea: 250 €

9 HILABETE (Beira taldea eta Izaskun Bernedo)

Eta, dagoeneko jakina denez:

Publikoaren saria: 500 €

BADATOR MUNIZIPALA! (Gero Pentzauku Produkxions)

Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 12an, ostiralarekin, Beasaingo Igartza jauregian izango da, iluntzeko 19:00etan. Sariak banatzeaz gain lan sarituen proiekzioa ere emango da, eta gonbidatuta zaudete.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Beste behin ere lan eder asko saririk gabe utzi beharraren penaz geratu gara, baina hauxe da aurtengoak eman duena. Datozen urteetan ere gurekin espero zaituztegu!

 

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta