web analytics

Aurrez esan bezala, martxoaren 24an itxi genuen bozketa, eta dagoeneko twitterren zabaldu den bezala Oñatiko Gero pentzauku Produxions-ek sortutako Badator munizipala! bertsomovieak eraman du bozketa bidez ebatzi den saria. Azken unera arte Gabiriko gazteek aurkeztutako Benemeritoak bertsomoviearekin lehia estua izan du, baina askogatik ez bada ere, Oñatiarrek jasoko dute 500 €ko saria.

Gainerako lan sarituen berri Apirilaren hasierarako emango dizuegu, hemen bertan eta ohizko komunikabideetan.

Ez ahaztu sari-banaketa apirilaren 12an izango dela Beasaingo Igartza Jauregian.

ZORIONAK, beraz, Oñatiarrei eta baita beste guztioi ere, lan benetan ederrak jaso ditugu eta!

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta