web analytics

2012ko apirilaren 16an, bertsomovieda! lehiaketako antolatzaileek aukeratutako epaimahaiak oinarrietan adierazitako sariak era honetan banatzea erabaki du:

900 €ko SARI NAGUSIA: Edibana, “Bertso Road Movie” eta “Urpeko Bertsoak” lanei

Epaimahaiak bi lanen kalitate altua eta orijinaltasuna azpimaratu nahi izan ditu, eta elkarren oso lan ezberdinak izanik, azkenean saria erdibana egitea erabaki du (lan bakoitzaren egileei 450na €).

Bertsorik onenak dituen bertsomovie-ari: “Intxaur ondotik intxaurpera” lanari

Sari honekin bideoko hiru bertsoek auzoaren izaera, garai bateko intxaurrondoaren figuratik abiatu eta gaur egungo bilguneetara egoki eta txukun isladatzea saritu nahi izan du epaimahaiak. 300 €ko saria jasoko dute.

Horrez gain, atzo esan genuen bezala, Publikoaren saria “Bertso Road Movie” lanarentzat izan da, 523 bozka jaso ondoren. Lanaren egileek jasoko duten saria, Ataungo Urbitarte Sagardotegian 15 lagunentzat otordua izango da. On dagizuela!

Sari-banaketa Beasaingo Igartza Jauregian izango da, datorren ostiralean, apirilak 20, iluntzeko 19:00etan hasita.

Zorionak sarituei eta gure eskerri beroenak parte hartu duzuen guztioi. Hurrengoan izango da!

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta