web analytics

15 Api 2012

Bukatu da bozketa!

Bukatu da publikoaren saria erabakiko duen bozketaren epea. Bozka asko eta asko jaso ditugu eta beste ezer baino lehen eskerrak eman nahi dizkizuegu bozketan parte hartu duzuenoi, baita era batean edo bestean sare sozialetan edo bestelako inguruetan bertsomovieda lehiaketa zabaldu duzuenoi ere, eta zer esanik ez lehen edizio honetako 26 bertsomovieak bidali dizkiguzuenoi. Mila esker bene-benetan antolakuntzaren izenean.

Gauzak horrela, Bertso Road Movie izan da bozkatuena 523 bozkarekin. Atzetik izan ditu, hurrenez-hurren Ilunpeko ortzadarra eta Haur lapurtuak. Zorionak guztiei!

450€an baloratutako saria zein izango den bihar emango dugu argitara, gainerako sarituen izenarekin batera eta datorren ostiralean, apirilak 20, Beasaingo Igartza jauregian banatuko dira sariak iluntzeko 19:00etan.

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta