web analytics

27 Api 2018

Baditugu irabazleak!

Ez da lan erraza izan, eta beti bezala pena handiz utzi ditugu saririk gabe lanik gehienak, baina erabakia hartuta dago. Hona 2018ko Bertsomoviedako sariak norentzat izango diren:

16 urtetik gorakoetan, Sari Nagusia (1000 €): Emakume meatzariak (Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia)

Aipamen berezia (200 €) eta Bertsorik onenak dituen Bertsomoviea (250 €): Dastatu (Txakur Gorria)

16 urtetik beherakoetan Sari Nagusia (300 €): Berdinak eskubideetan (Lesakako bertso-eskolako gazteak)

Aipamen berezia (200 €): Zertarako ezkutatu? (June Agirrebaltzategi Durana, Itsaso Etxaburu Goikoetxea eta Maialen Vicente Apiñaniz)

Bozketaren araberako Publikoaren saria ere (500 €) Emakume meatzariak lanarentzat izan da.

Hauxe eman du ba aurtengoak. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ZORIONAK sarituei!

Sari-banaketa datorren Maiatzaren 3an, Beasaingo Igartza Jauregian izango da, iluntzeko 19:30ean. Han espero zaituztegu!

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta