web analytics

Kaixo lagunok!

Hemen gara berriz ere Bertsomoviedako edizio berriarekin. Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere sari ikaragarriak ditugu zuei banatzeko. Aurrez parte hartu duzuna bazara edota lehiaketaren berri baduzu, burua astintzen hasteko ordua da!  Lehen aldia duzula eta ez dakizula Bertsomovie bat zer den? Oso erraza da: bertsoren bat ageri den bideo bat da, gutxienez 7 segundokoa. Norberarena zein besteren batena izan daiteke bertsoa. Gutxienez bat, baina gehiago ere izan daitezke, eta lehiaketan parte hartzeko egin beharreko gauza bakarra: grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematea da.

Sariak honakoak dira:

  • Gazteentzat:
    • 300€ bertsomovie onenari
  • Helduentzat:
    • 1000€ko lehen saria
  • Guztientzat
    • 500€ko saria botorik gehien biltzen dituen bertsomovieari
    • 200na €ko bi sari, epaimahaiak erabakitzen dituen bi aipameni
    • Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Xehetasun gehiago nahi izanez gero www.bertsomovieda.com webgunean aurkituko dituzue lehiaketaren oinarriak edo jarri gurekin harremanetan:

Eposta: bertsomovieda@gmail.com

Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda

Zeren zain zaudete?

Laster arte!

2017ko sarituak

VN:F [1.9.22_1171]
Bozkatu
http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta