web analytics

2013

08 Api 2013

Epaimahaiaren erabakia

Publikoaren sariaren bozketa bukatu zenetik bi aste pasatu dira eta tartean oporrak ere izan ditugu. Iritsi da, ordea, aurtengo Bertsomoviedako lan sarituen berri emateko unea. Hauxe, epaimahaiak 2013ko martxoaren 27an erabakitakoa:

Gazteen saria: 400 €

BIZITZAREN IKUSPEGIAK (Ane Beloki)

Helduen sari nagusia: 1000 €

9 HILABETE (Beira taldea eta Izaskun Bernedo)

Aipamen berezia: 350 €

BAKARDADEAN EZKUTATURIK (Ander Lizarralde eta Lohitzune Sistiaga)

Bertsorik onenak dituen bertsomoviea: 250 €

9 HILABETE (Beira taldea eta Izaskun Bernedo)

Eta, dagoeneko jakina denez:

Publikoaren saria: 500 €

BADATOR MUNIZIPALA! (Gero Pentzauku Produkxions)

Sari-banaketa ekitaldia apirilaren 12an, ostiralarekin, Beasaingo Igartza jauregian izango da, iluntzeko 19:00etan. Sariak banatzeaz gain lan sarituen proiekzioa ere emango da, eta gonbidatuta zaudete.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Beste behin ere lan eder asko saririk gabe utzi beharraren penaz geratu gara, baina hauxe da aurtengoak eman duena. Datozen urteetan ere gurekin espero zaituztegu!

 

0 Comments Segi irakurtzen

26 Mar 2013

“Badator munizipala!” lanak irabazi du bozketa

Aurrez esan bezala, martxoaren 24an itxi genuen bozketa, eta dagoeneko twitterren zabaldu den bezala Oñatiko Gero pentzauku Produxions-ek sortutako Badator munizipala! bertsomovieak eraman du bozketa bidez ebatzi den saria. Azken unera arte Gabiriko gazteek aurkeztutako Benemeritoak bertsomoviearekin lehia estua izan du, baina askogatik ez bada ere, Oñatiarrek jasoko dute 500 €ko saria.

Gainerako lan sarituen berri Apirilaren hasierarako emango dizuegu, hemen bertan eta ohizko komunikabideetan.

Ez ahaztu sari-banaketa apirilaren 12an izango dela Beasaingo Igartza Jauregian.

ZORIONAK, beraz, Oñatiarrei eta baita beste guztioi ere, lan benetan ederrak jaso ditugu eta!

0 Comments Segi irakurtzen

14 Mar 2013

Apostulariak

14 Mar 2013

Ane hiltzaile!

14 Mar 2013

Bukatu da epea

Martxoaren 13a zen aurtengo ediziorako lanak aurkezteko azken eguna eta bukatu da epea. Hemendik aurrera, ahal bezain laster jarriko ditugu ikusgai jaso ditugun lan guztiak eta ez ahaztu, datorren astelehenean hasita, martxoaren 18tik martxoaren 24ra astebeteko epea izango duzue gehien gustatu zaizkizuen lanei zuen bozka emateko.

Zorte on guztioi!!

Bozka emateko:

Bideo bakoitzak azpian ondokoaren moduko hatz bat izango du:

Gainean klik egin eta zuen bozka gordeko da.

0 Comments Segi irakurtzen

14 Mar 2013

Aldasoko txerria

13 Mar 2013

Kartzelatik

13 Mar 2013

Erregina

13 Mar 2013

4A klasean

13 Mar 2013

Bakardadean ezkutaturik

13 Mar 2013

Ai hezur

13 Mar 2013

Mari puzker

13 Mar 2013

Legazpi elurpean

13 Mar 2013

Txakurrak parkean

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta