web analytics

2012

16 Api 2012

Epaimahaiaren erabakia

2012ko apirilaren 16an, bertsomovieda! lehiaketako antolatzaileek aukeratutako epaimahaiak oinarrietan adierazitako sariak era honetan banatzea erabaki du:

900 €ko SARI NAGUSIA: Edibana, “Bertso Road Movie” eta “Urpeko Bertsoak” lanei

Epaimahaiak bi lanen kalitate altua eta orijinaltasuna azpimaratu nahi izan ditu, eta elkarren oso lan ezberdinak izanik, azkenean saria erdibana egitea erabaki du (lan bakoitzaren egileei 450na €).

Bertsorik onenak dituen bertsomovie-ari: “Intxaur ondotik intxaurpera” lanari

Sari honekin bideoko hiru bertsoek auzoaren izaera, garai bateko intxaurrondoaren figuratik abiatu eta gaur egungo bilguneetara egoki eta txukun isladatzea saritu nahi izan du epaimahaiak. 300 €ko saria jasoko dute.

Horrez gain, atzo esan genuen bezala, Publikoaren saria “Bertso Road Movie” lanarentzat izan da, 523 bozka jaso ondoren. Lanaren egileek jasoko duten saria, Ataungo Urbitarte Sagardotegian 15 lagunentzat otordua izango da. On dagizuela!

Sari-banaketa Beasaingo Igartza Jauregian izango da, datorren ostiralean, apirilak 20, iluntzeko 19:00etan hasita.

Zorionak sarituei eta gure eskerri beroenak parte hartu duzuen guztioi. Hurrengoan izango da!

0 Comments Segi irakurtzen

15 Api 2012

Bukatu da bozketa!

Bukatu da publikoaren saria erabakiko duen bozketaren epea. Bozka asko eta asko jaso ditugu eta beste ezer baino lehen eskerrak eman nahi dizkizuegu bozketan parte hartu duzuenoi, baita era batean edo bestean sare sozialetan edo bestelako inguruetan bertsomovieda lehiaketa zabaldu duzuenoi ere, eta zer esanik ez lehen edizio honetako 26 bertsomovieak bidali dizkiguzuenoi. Mila esker bene-benetan antolakuntzaren izenean.

Gauzak horrela, Bertso Road Movie izan da bozkatuena 523 bozkarekin. Atzetik izan ditu, hurrenez-hurren Ilunpeko ortzadarra eta Haur lapurtuak. Zorionak guztiei!

450€an baloratutako saria zein izango den bihar emango dugu argitara, gainerako sarituen izenarekin batera eta datorren ostiralean, apirilak 20, Beasaingo Igartza jauregian banatuko dira sariak iluntzeko 19:00etan.

0 Comments Segi irakurtzen

28 Mar 2012

Goierri vs Urola

28 Mar 2012

Markosen txerrixe

27 Mar 2012

Larunbat gaua

25 Mar 2012

Bozkatzeko arauak

Dakizuen bezala datorren asteazkenean (martxoak 28) jarriko dugu martxan bideoak bozkatzeko aukera. Bozka horien baturatik irtengo da publikoaren saria irabaziko duen bideoa.

Bozkaketa nolabait arautze aldera pertsona bakoitzak bideo bakoitzari bozka bat baino ezingo dio eman. Horrela, posible da pertsona batek bi bideo ezberdin bozkatzea baina ez bideo berari bi bozka ematea.

Gainean klik egin eta zuen bozka gordeko da.

0 Comments Segi irakurtzen

24 Mar 2012

Ume lapurtuak

24 Mar 2012

Ilunpeko ortzadarra

24 Mar 2012

Pausoz pauso Artziniega Euskaraz

24 Mar 2012

Nafarroari bertsoak (Sarrera, “Nafarroaren historia”, gaur egunekoa)

24 Mar 2012

Zerbizio osoa

24 Mar 2012

Bertso Telebista 2025

24 Mar 2012

Ovnia Azkoitiko plazan

23 Mar 2012

Maizpideko I. Bertso-kantu txapelketa

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta