web analytics

2012 Promozio bideoak

14 Mar 2012

bertsomovieda! Mikel Goñi

12 Mar 2012

Nola esaten da… bertsomovieda?

11 Mar 2012

Sagardotegian… bertsomovieda!

10 Mar 2012

bertsomovieda! Mikel Astarloza

08 Mar 2012

Lanean ere… bertsomovieda!

03 Mar 2012

bertsomovieda! AMPO Ordizia

19 Urt 2012

bertsoa + irudia = bertsomoviea. Bagatozela!

Gaur osteguna, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza Jauregian izan gara lehiaketa aurkezten. Bertan, Koldo Agirre (Beasaingo alkatea) eta Aitor Larburu (kultura zinegotzia) izan ditugu Beasaingo Udalaren ordezkari, eta Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi antolatzaileen ordezkari moduan.

Poz handia izan da guretzat horrelako lehiaketa berri bat martxan jarri ahal izatea, bertsoak eta irudia uztartuz. Jakingo duzuenez, bertsoa aurkezteko formatu berria da bertsomoviea, bertsoa + irudia. Lagundu ditzakezu bertsoak musikaz, mugimendurik gabeko irudiz, bideoz, offeko ahotsez… emaitza bertsomovieda!rako baliagarri izango da, ziur egon.

Hiru sari daude bertsomovieda!n:

1 Bertsommovie onenari 900€

2 Bertso onenak dauzken bertsomovieari 300€

3 Jendeak gehien bozkatutako bertsomovieari 450€tan baloratutako saria.

Lanak otsailaren 1etik martxoaren 24ra arte aurkeztu ditzakezu. Lehiaketako oinarriak webgune honetan bertan dauzkazu, baina edozein zalantza izanez gero, idatzi bertsomovieda@gmail.com helbidera, eta atsegin handiz saiatuko gara zalantzak argitzen.

Prestatu zure bertsomoviea, gozatu eginez, eta gozarazi!

0 Comments Segi irakurtzen

19 Urt 2012

Trailerra

01 Urt 2012

…badator

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta