12 maiatza 2017
2017ko sarituak
Beste urtebetez bertsomovie original eta politak ikusteko aukera eskaini digu aurtengo edizioak ere. Saritu gabe utzi behar izaten genituen lan onengatik, aurtengo ediziorako sarietan aldaketa batzuk egitea erabaki genuen.
11 lan jaso ditugu guztira eta honako hauek dira 2017ko Bertsomovieda lehiaketako sariak jasoko dituztenak:
Helduen mailan:
- LEHEN SARIA: 1000 € bertsomovie onenari: Hartza zu (Txakur gorria)
Gazteen mailan:
- LEHEN SARIA: 300 € bertsomovie onenari: Egin Irri (Berrizko Bertso Eskola)
Sari orokorrak:
- IKUSLEEN SARIA 500€ : Botilen hilerritik (Ekaitz Goikoetxea)
- BERTSORIK ONENEN SARIA 250€ : Ahanzturaren haran (Ane Labakaren bertsoak)
Aipamenak:
- 200 €-ko saria: Botilen hilerritik (Ekaitz Goikoetxea)
- 200 €-ko saria: Naturak zoratzen gaitu (Gontzal Belategi)
Jakin, denok zaudetela gonbidatuta Maiatzaren 19an Beasaingo Igartza Jauregian arratsaldeko 19.00etan izango den sari-banaketa ekitaldira.
Zorionak sarituoi eta MILA ESKER parte hartu izanagatik. Datorren urtean ere parte hartzera animatuz, nahi duzuen arte!
Bertsomovieda-ko antolakuntza.
0 Comments Segi irakurtzen