web analytics

2016 Berriak

22 Api 2016

Baditugu 2016ko irabazleak. Zorionak!

Dagoeneko baditugu bertsomoviedako saridun guztiak, bozketa gaur bertan amaitu ostean.

Helduen maila

Lehen saria (1000 €): Zeuk erabaki

Egileak Jon Martin eta Izaskun Bernedo dira. Lehenago ere parte hartu izan dute bertsomoviedan, eta era guztietako sariak irabazi ere bai. Aurtengoan, lan oso berritzailea egin dute, ikusleak amaiera askoren artean aukera dezakeen bideo interaktibo bat sortuz, eta bide batez, bertsoaren sormen prozesuan bertsolariaren burutik pasatzen diren aukerak azalduz.

Aipamena (300 €): Kantuz egin dugu zutaz oroitzean

Lan hau Aitor Lanas, Ekaitz Goikoetxea eta Garazi Zabaletaren lana da. Lehen aldia dute bertsomoviedan, baina benetan lan borobila aurkeztu dute, Ekaitz Goikoetxearen bertso bikainak Maider Ansaren ahotsean jarrita, Mikel Laboari erreferentzia eta omenaldi eginez. Benetan lan hunkigarria, bertso onenak dituen bertsomoviearen saria ere (250 €) irabazi duena.

Gazteen maila

Lehen saria (300 €): Begirada bakoitzean

Kuriosoa da, baina lan hau ez du ez ohiko lagun talde batek, ez bertso eskola batek aurkeztu. Bertso udalekuetan elkar ezagututako lagun talde baten elkarlana da beira taldearen doinuak erabiliz emaitza hunkigarria lortu duen bertsomovie hau. Beraiek Joane Aldalur, Oihana Arana, Haizea Arana, Aner Peritz, Xubane Garai, Eider Iturralde, Olatz Zuazubiskar eta Aroa Arana dira.

Aipamena (150 €): Alferraren astea

Oiartzungo Elizaldeko bertso eskolako ikasleen lana da hau, eta izenburuak dioen bezala, gazte alfer baten astearen errepasoa egiten dute egunez-egun, astelehenetik igandera.

Publikoaren saria

Publikoaren sariaren 500 €ak Donosti Cup 2005 bertsomovieak eraman ditu, astebeteko lehia estuaren ostean 1238 boz biltzea lortu baitute. Zorionak hauei ere!

Ezohiko sari berezia

Honelako sariketetan ez da ohikoa izaten uste baino diru gehiago banatzeko aukera, baina beste urteetan ez bezala, horretarako parada suertatu zaigunez, 150 €ko aipamen bat ere ematea erabaki dugu, eta hau Ormaiztegiko bertso eskolako Zapatistak lanarentzat izan da.

Lan honek oinetakoen arteko bertsolari txapelketa bat parodiatzen du, eta bereziki erakargarria da oinetako eta bertso munduan erabili ohi diren hitzekin edo antzeko hitzekin egiten duen hitz jokotik abiatuta bertsomovie oso bati bizia ematea lortu izana.

Datorren ostiralean, hilaren 29an, Beasaingo Igartza jauregian egingo da sari banaketa arratsaldeko 19:00etan.

1 Comments Segi irakurtzen

03 Api 2016

Ireki da lanak bidaltzeko epea

Gaurtik hasi eta Apirilaren 10era arte izango da 2016ko Bertsomoviedaren V. ediziora lanak aurkezteko epea. Parte hartzeko www.bertsomovieda.com orrian sartu eta goiko menuan eskuinean dagoen Parte hartu atalean dagoen inprimakia bete behar da.

Animatu, eta ez utzi azken ordurako, zuen lanen zain gaude!

0 Comments Segi irakurtzen
http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta