web analytics

2015 Berriak

29 Api 2015

Baditugu 4. Bertsomoviedako irabazleak!

Gero eta lan hobeak uzten ditugu saritu gabe

Amaitu da aurtengo edizioa ere eta arrazoi on bat dela eta gaude penatan: gero eta lan hobeak uzten ditugu saritu gabe. Maila oneko lan asko jasotzen ditugu, gutxienez errekonozimendu publikoa merezi dutenak, baina banatzen ditugun sariak, kopuruan asko eta dirutan handiak izan arren, ez dira aski izan iritsi zaizkigun kalitatezko lan guztiak saritu ahal izateko. Honela geratu dira sariak azkenean:

Helduen mailan:

    • Sari nagusia (1000€): “Txakile”

    • Bigarren saria (300€): “Etzinen zu”

Gazteen mailan:

    • Sari nagusia (300€): “Tantak”

  • Bigarren saria (150€): “Garoña”

Mailaz kanpoko sariak:

  • Publikoaren saria (500€): “Txakile”, sari nagusiaren irabazlea

  • Bertsorik onenen saria (250€): “Aita heriotza”

Sari-banaketa maiatzaren 8an izango da, arratsaldeko 19etan, Beasaingo Igartza jauregian. Etorri ezin baduzu eta informazio gehiago nahi izanez gero, bertsomovieda@gmail.com helbidean edo 655713053 telefonoan (Iñaki) izango duzu eskura.

0 Comments Segi irakurtzen

01 Api 2015

Adi! Ireki da lanak aurkezteko epea!

Adi lagunok!

Ireki da 4. Bertsomoviedara lanak aurkezteko epea. Gaurtik hasi eta apirilaren 17ra arte bnidaltzen dizkiguzuen lanak jaso eta txukun-txukun gordetzeari ekingo diogu. Ez ahaztu apirilaren 20an hasiko dela bozketa.

Lanak aurkezteko nahikoa duzue gune honetako Parte hartu atalean dagoen inprimakia betetzea. Zorte on guztioi!

0 Comments Segi irakurtzen

10 Mar 2015

Hemen da bertsomoviedako edizio berria

Eragin buruari

Ederra izan da bidea, eta iritsi gara laugarren aldiz ere antolatzera; halako pozak ematen ditu bertsomoviedak.
Zer den ez dakizula? Lasai, xinplea da eta: bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematean datza lehiaketa. Edozein bertsok balio du, nork berea ala besteena, eta sariak mota guztietakoak dira, gazteenentzat bi sari, eta helduentzat beste bi. Horietaz gainera, publikoaren sari potolo bat, eta bertso onenak dituen bertsomoviarentzat ere sari berezi bat; guztira 2500€ saritan.
Ez dago inongo mugarik: mundu osora zabaldutako lehiaketa da, edonork har dezake parte, taldeka ala bakarka… gutxienez bertso bat eta bideo bat uztartzea da ezinbesteko baldintza bakarra. Sariak honakoak dira:

Gazteentzat:
300€ bertsomovie onenari
150€ko aipamen berezia

Helduentzat:
1000€ko lehen saria
300€ko aipamen berezia
Ikusleen saria 500€
Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Gozatzeko lehiaketa bat antolatu dugunez, bideoak bertsomovieda.com webgunean ikusgai egongo dira epea ixten denetik, eta gogokoena bozkatzeko aukera ere izango da. Apirilaren 17a da lanak aurkezteko azken eguna.
Antolakuntzatik parte hartzera animatu nahi dugu mundu guztia, eskerrik asko aldez aurretik.

Erantsita bidaltzen dizuegu araudia ere, baina xehetasun gehiago nahi izanez gero, elkarrizketaren bat eskaini, edo dena delakorako, jarri lasai gurekin harremanetan, honako bideen bidez:

Eposta: bertsomovieda@gmail.com
Telefonoa: 655713053
Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda

0 Comments Segi irakurtzen
http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta