web analytics

2014 Berriak

01 Api 2014

…eta 2014ko sarituak…

Amaitu da bozketaren epea eta epaimahaiak ere hartua zuen bere erabakia. Kalitate handiko lanak jaso ditugu eta inoiz baino gehiago kostatu zaigu erabakia hartzea. Guztientzat adina sari ez, eta hauxe izan da aurtengo banaketa:

HELDUETAN

Sari Nagusia: “Paradisua lurpean” Lander Garro eta Maddalen Arzallus

Bigarren Saria: “Bertsofrikia” Gero Pentzauku Produxions

GAZTEETAN

Sari Nagusia: “Handitan bertsolari izan nahi dut” Etxe Beltz Bertso eskola

Bigarren Saria: “Bertsotan non… eta ikastolan!” Zurriola ikastola

Bertsorik onenak: “Sar dadila kalabazan” Beira taldea eta Izaskun Bernedo

Publikoaren saria: “Sar dadila kalabazan” Beira taldea eta Izaskun Bernedo

Sari-banaketa Apirilaren 11n, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza Juregian. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, jarraitu gaituzuenoi eta datorren urtera arte!

0 Comments Segi irakurtzen

31 Mar 2014

“Sar dadila kalabazan” lanak irabazi du bozketa

Beira taldeak eta Izaskun Bernedok (beste askoren artean) egindako “Sar dadila kalabazan” bertsomovieak irabazi du 2014ko Bertsomoviedako ikusleen saria. 1043 boz lortu ditu azkenean, eta Gero Pentzauku Produktionsen (ikusleen sariaren iazko irabazleak ,bide batez) “Bertsofrikia” gerturatu zaion arren (883 boz) hasiera hasieratik izan da bozketaren buruan. Aurreko bi edizioetako sari nagusiaren irabazleak (lehen urtean Gabiritarrekin erdibana) aurten ere ez dira esku-hutsik joango, beraz.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Gainerako sarien irabazleen berri aste honen hasieran emango du epaimahaiak. Egon erne, zuek izan zaitezkete eta!

0 Comments Segi irakurtzen

06 Ots 2014

Aurten ere hemen gara!

Poz handiz esan dezakegu aurten ere heldu dela bertsomovieda garaia; izan ere, aurreko urteetako milaka bisita eta bozkek indarberrituta dator aurtengo edizioa. Aurten ere ezin hutsik egin, eta hementxe gatoz… benetan zatoztenak zuek zareten arren, zuek egiten duzuelako posible bideoak egitean ondo pasatzen eta ikustean gozatzen dutenen plazera.

Agian bertsomoviea zer den, baina badaezpada hementxe azalpen labur-laburra: bertsoren bat agertzen den  eta gutxienez zazpi segundo dituen bideoa, horixe besterik ez. Dena den, parte hartzeko oinarriak kontsultatzea gomendatzen dizugu, nola ez. Eta zer irabaz dezakezun bertsomovie bat eginda? Ba egitearen eta erakustearen gozamenaz gain, 2500€ banatuko ditugu aurten saritan:

  • Gazteentzat (DBH4 arte):

    • 300€ bertsomovie onenari

    • 100€ko aipamen berezia

  • Helduentzat:

    • 1000€ko lehen saria

    • 350€ko aipamen berezia

  • Ikusleen saria 500€

  • Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Sariak banatzeko amorratzen gaude, eta badakigu aurten ere martxoaren 24a bitartean buruari eragingo diozuela, animo eta zorte on!

0 Comments Segi irakurtzen
http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta