web analytics

03 Ots 2018

Hemen da Bertsomovieda 7!!

Kaixo lagunok!

Hemen gara berriz ere Bertsomoviedako edizio berriarekin. Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere sari ikaragarriak ditugu zuei banatzeko. Aurrez parte hartu duzuna bazara edota lehiaketaren berri baduzu, burua astintzen hasteko ordua da!  Lehen aldia duzula eta ez dakizula Bertsomovie bat zer den? Oso erraza da: bertsoren bat ageri den bideo bat da, gutxienez 7 segundokoa. Norberarena zein besteren batena izan daiteke bertsoa. Gutxienez bat, baina gehiago ere izan daitezke, eta lehiaketan parte hartzeko egin beharreko gauza bakarra: grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematea da.

Sariak honakoak dira:

  • Gazteentzat:
    • 300€ bertsomovie onenari
  • Helduentzat:
    • 1000€ko lehen saria
  • Guztientzat
    • 500€ko saria botorik gehien biltzen dituen bertsomovieari
    • 200na €ko bi sari, epaimahaiak erabakitzen dituen bi aipameni
    • Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

Xehetasun gehiago nahi izanez gero www.bertsomovieda.com webgunean aurkituko dituzue lehiaketaren oinarriak edo jarri gurekin harremanetan:

Eposta: bertsomovieda@gmail.com

Twitter: @bertsomovieda / Facebooken: bertsomovieda

Zeren zain zaudete?

Laster arte!

2017ko sarituak

0 Comments Segi irakurtzen

12 maiatza 2017

2017ko sarituak

Beste urtebetez bertsomovie original eta politak ikusteko aukera eskaini digu aurtengo edizioak ere. Saritu gabe utzi behar izaten genituen lan onengatik, aurtengo ediziorako sarietan aldaketa batzuk egitea erabaki genuen.

11 lan jaso ditugu guztira eta honako hauek dira 2017ko Bertsomovieda lehiaketako sariak jasoko dituztenak:

Helduen mailan:

  • LEHEN SARIA: 1000 € bertsomovie onenari: Hartza zu (Txakur gorria)

Gazteen mailan:

  • LEHEN SARIA: 300 € bertsomovie onenari: Egin Irri (Berrizko Bertso Eskola)

Sari orokorrak:

Aipamenak:

Jakin, denok zaudetela gonbidatuta Maiatzaren 19an Beasaingo Igartza Jauregian arratsaldeko 19.00etan izango den sari-banaketa ekitaldira.

Zorionak sarituoi  eta MILA ESKER parte hartu izanagatik. Datorren urtean ere parte hartzera animatuz, nahi duzuen arte!

Bertsomovieda-ko antolakuntza.

0 Comments Segi irakurtzen

05 maiatza 2017

Trump Euskal Herrian

05 maiatza 2017

Martxan da bozketa!

Gaur eguerditik hasi eta Maiatzaren 12ko eguerdira bitartean aurtengo ediziora bidalitako bideoak bozkatu ahal izango dituzue gure webgunean. Gogoan izan 500€-ko saria dagoela jokoan, eta astebeteko epe honetan boz gehien jasotzen dituenarentzat izango da.

Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta zorte on guztioi!

0 Comments Segi irakurtzen

04 maiatza 2017

Ahanzturaren haran

04 maiatza 2017

Egin irri

04 maiatza 2017

Hartza zu

04 maiatza 2017

Naturak zoratzen gaitu

04 maiatza 2017

Botilen hilerritik

04 maiatza 2017

Altxa dadila herria

04 maiatza 2017

Ispilua

04 maiatza 2017

Lizombi

04 maiatza 2017

360ko txikiak

04 maiatza 2017

Amen

http://www.bertsomovieda.com/wp-content/themes/selecta